Hernaniko kiroldegiko igerilekuan Hernani Sariaren 26garren edizioa jokatuko da gaur, 16:00etan hasita. Berta, 193 igerilarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta, eta bertako taldeak, Hernani Kirol Elkarteak 23 igerilari aurkeztuko ditu txapelketan.
Hernani Sariak 26 edizio beteko ditu eta ohiko txapelketa bihurtu da urtarrilean. Parte hartuko duten taldeak izango dira: Hernani, Taosa, Buruntzaldea, Ordizia, Zarautz, Fortuna, Igartza, Bergara eta Izarraitz.
Txapelketak formatu erraza izaten du eta jarraitzen erraza. Sei proba daude iragarrita, horietako bat erreleboa, eta igerilari bakoitzak bitan egin beharko du igeri erreleboa kenduta. 100 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular, 100 metro libre, 200 metro estiloak eta 4X50 metro libre erreleboak. 100 metroko bat aukeratu behar da eta derrigorrez 200 metro estiloetan eman behar da izena.
FINA Puntu Taula, probak alderatzeko puntuaketa
Sariko garaileak FINA taulak erabakiko du eta igeriketako proba ezberdinak alderatzeko sortu zen. Lehia jakin batean lortutako denborei puntuak banatzeko erabiltzen da, eta, ondoren, parte hartzen duten igerilarien «marka» onena saritzeko.
Sistemak puntuazio haundiagoa ematen die kalitate haundieneko denborei. Oinarrizko denborak urtero zehazten dira, FINAk onartutako munduko azken errekorraren arabera eta honako formula erabiltzen da. P=1000*(B/T)3.