Dantzan eta kantuan arituko dira gaur, Hernaniko kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 11a, 00:00

Kantuan arituko dira Kalez Kale Kantariko kideak eta dantzan San Joan Konpartsakoak.

 

Kantuan eta dantzan aritzeko aukera izango da gaur Hernaniko kaxkoan, hileko bigarren asteburua izanik. Kantuan arituko dira Kalez Kale Kantariko kideak, eta 2025eko lehenengo erronda egingo dute. Eguerdiko 12:00etan irtengo dira Plaza Berritik.

Arratsaldean izango da erromeria, San Joan Konpartsako kideek antolatuta. 18:00etan hasiko dira lehen dantzak, Plaza Berrin. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin egingo dute erromeria. 

Kalez Kale Kantariko kideek prest dute 2025eko egutegia

Hernaniko Kaxkoko kaleak kantuan zeharkatzen dituzte Kalez Kale Kantariko kideek, txoko guztiak alaitu nahian, eta aurten ere ohiturari eusteko asmoa dute. Hilean behin egiten den erronda izaten da, eta2025eko egutegia ere zehaztu dute taldeko kideek dagoeneko.

Ohi moduan, hilabeteko bigarren asteburuko larunbat eguerdietan izango dira hitzorduak, zehazki: urtarrilak 11, otsailak 8, martxoak 8, apirilak 12, maiatzak 10, ekainak 14, irailak 13, urriak 11, azaroak 8, abenduak 13.

KALEZ KALE
KANTARI 2025

Urteko egitaraua

Urtarrilak 11

Otsailak 8

Martxoak 8

Apirilak 12

Maiatzak 10

Ekainak 14

Irailak 13

Urriak 11

Azaroak 8

Abenduak 13

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!