Hernaniko Potemkin zinema taldeak 'Pazlestina' izeneko erakusketa aurkeztuko du gaur, 19:00etan, eta bertan «errealitate gordina marrazki bidez» erakutsiko dute urtarrilean zehar. Biteri Kultur Etxean antolatuko dute erakusketa, urtarrilaren 18ra bitarte. Erakusketaren oinarri izango dira J. Kalvellido marrazkilariaren ilustrazioak. «Hernaniko herriari 1948tik gaur egun arte Palestinako herria aurre egiten ari zaion errealitate gordina erakustea da helburua, eta gizarte gisa gure eguneroko bizitzetan genozidio hau normalizatzen saihestea», azaldu dute zinema taldeko kideek.