Bihar, larunbatean, kiroldegiko igerilekua itxi egingo da 14:30etatik aurrera, igeriketa txapelketa egongo delako. 26garren Hernani Saria jokatuko da, Gabonen bueltan izaten dena, baina aurten astebete beranduago izango da. Bertan, Gipuzkoako talde gehienetako 200 igerilaritik gora arituko dira. Hernani Kirol Elkarteak antolatzen du igeriketa konpetizio hau eta sei proba izango dira. Igerilari bakoitzak 100 metroko estilo bat aukeratu behar du (100 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular edo 100 libre) eta gero 200 metro estiloetan parte hartu behar du. Erreleboak ere izango dira eta garaileak FINA puntuen arabera erabakiko dira.