Igerilekua itxita, etzi arratsaldean Hernani Sariaren ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 9a, 00:00

Etzi, larunbatean, kiroldegiko igerilekua itxi egingo da 14:30etatik aurrera, igeriketa txapelketa egongo delako. 26garren Hernani Saria jokatuko da, Gabonen buelta izaten dena, baina aurten astebete beranduago izango da. Bertan, Gipuzkoako talde gehienetako 200 igerilaritik gora arituko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!