Mendiriz Mendik urtea Hernani inguruko mendiak ezagutzen hasiko du, hemengo bazterrak ezagutu aurretik kanpora joateko ohitura haundia baitago. Horregatik, 2025eko lehen irteera Onddira egitea erabaki dute, Onddi-ko bira burutuz. Igandean izango da irteera eta goizeko 08:00etan ezarri dute hitzordua, Atsegindegi plazan. Goizean goizetik abiatuta, guztira 16 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 5 ordu inguruko denboran. 350metroko desnibela gorantza eta beherantza, zailtasun bereziki gabeko ibilbidea izango da. Antolakuntzatik ohiko material arrunta soilik eramatea gogoratu dute.