Etzi izango den manifestazio nazionalera joateko autobusen tiketak oraindik ere salgai daude Garin tabernan. Gaur da eskuratzeko azken eguna. Euskal presoen eskubideak berriz aldarrikatzeko eta indarkeriaren biktima guztiei zor zaien errespetua eskatzeko ekimena izango da Sareren mobilizazio nazionala. Manifestazioa 17:00etan hasiko da La Casillatik, eta ohiko moduan Bilboko Udalaren aurrean amaituko da.