Gaztelekuan gaur, erlaxazio tailerra

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 9a, 00:00

Neguko oporrak amaitu dira eta urtarrilean zehar irteerak, tailerrak eta zinea izango dira, besteak beste.

Neguko oporrak amaituta, Hernaniko Gaztelekuak urtarrilean zehar ekintza ugari antolatu ditu gaurtik hasita. Erlaxazio tailerra antolatu da bertan, gaur 17:00etatik aurrera. Etzi, larunbatean, Donostiako zientzia museora irteera egingo dute eta igandean pultserak egiteko tailerra antolatu dute. Datozen hiru larunbatetan antolatuko diren ekintzetan aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

Esan bezala, etzi zientzia museora egingo dute irteera; eta urtarrilaren 18an, zinemara izango da irteera, pelikula ikustera. Azkenik, urtarrilaren 25ean, crumble cookie ekintza izango dute. 

Aldez aurretik ez da izena eman beharko koloretako gatzontziak egiteko, urtarrilaren 15ean, ez ezta urtarrilaren 19ko domino jolaserako. Urtarrilaren 21ean, asteartean, ping pong txapelketa antolatu dute. Urtarrilaren 23an egurrezko koadroak landuko dituzte eta urtarrilaren 26ean, igandean, gaztelekuan bertan, pelikula eskainiko da, palomitak jatearekin batera. Urtarrileko azken astean bingo musikatua, izango da urtarrilaren 29an, eta mihiluze jolasarekin amaituko dute hilabetea urtarrilaren 31n. 

Gaztelekua irekita egongo da: asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitarte, eta ostiraletik larunbatera, arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitarte. Igandeetan 17:00etan irekiko ditu ateak.

Egitarau osoa ikusi daiteke Gaztelekuko sare sozialetan: @hgaztelekua. 12-17 urte bitarteko nerabeentzat daude zuzenduak ekintzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!