Goiz Eguzki abesbatzak Milagrosa bete zuen Urte Berriko kontzertuan, urtarrilaren 4an. Lehendabizi gizonezkoak igo ziran oholtzara bi abesti kantatuz, eta gero emakumezkoen txanda iritsi zen. Ondoren, batera aritu ziren kantuan entzuleen gozamenerako. Javier Zubimendik ezin izan zuen abesbatza zuzendu eta Vinaixa Gartziak ordezkatu zuen zuzendari lanetan, lehenengo bi abestietan. Emakumeek beste bi kanta abestu zituzten Ixiar Zubimendiren gidaritzapean. Denek batera kantatu zituzten ondoren, Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean, estilo ezberdinetako abestiak, gabon kantak barne.