Bihar zineklubaren saio berri bat izango da Biterin, 19:00etan hasita. Elia Suleimanen 'Yaddon IIaheyya' pelikula eskainiko da (2002), jatorrizko hizkuntzan, baina gaztelerazko azpidatziekin. Sarrera 3 euroan eskuratu daiteke, Biterin edo online. Ondoren, solasaldia izango da.