Gaur arratsaldeko 19:00etarako kontzentrazio deialdia egin du Hernaniko Koordinadora Feministak. Barakaldoko erailketa matxista salatuko dute bertan, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia: «Urtea erailketa matxista batekin hasi dugu, bada garaia nork bere ardura hartzeko. Denon ardura da eta».