Hernaniko adinekoen etxean bizi den Maria Martina Elustondo Mendikute 'Maritxu' omendu zuten pasa den larunbatean, 100 urte bete zituen egun berean. Mendeurrena ospatzeko omenaldia egoitzako kafetegian izan zen eta bertan elkartu ziren Maria Martina Elustondo eta gertuko senideak. Famili giroko ospakizuna izan zen, dantzariek kantariek eta trikitilariek alaitu zuten omenaldia. Itsaso Lekuona eta Aitor Lukas udal gobernuko zinegotziek ere parte hartuko zuten, eta lore eskaintza egin zioten emakumeari.