Salgai daude etzira arte, larunbatean Bilbora joateko autobus tiketak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 7a, 00:00

Larunbat honetan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobus txartelak saltzen ari dira Garinen. Bilbora joateko autobusen prezioa 15eurokoa da, eta arratsaldeko 15:00etan abiatuko da Atsegindegitik. Tiketak egongo dira eskuragarri etzira arte. Behin betiko: Konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren unea da lelopean manifestazioa 17:00etan aterako da La Casilla paretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!