Udalak ostegunean hasiko du auzo bira Meaben

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 6a, 00:00

Udal Gobernuak Auzo Birari ekingo dio datorren ostegunean, urtarrilaren 9an, herritarrekin partekatzeko gobernu planaren egoera. Lehenengo bilera 18:30etatik 20:00etara izango da, Langile ikastolako Meabe eraikinean. Bertan, Sorgintxulo, Jauregi, Latsunbe, Marieluts, Urbieta 16-18, Eduardo Chillida eta Galarretako bizilagunekin egingo da bilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!