San Joan Konpartsak antolatuta datorren larunbatean, hilan 11n, erromeria izango da Plaza Berrin, Oinkada muxiko taldearekin. Euria eginez gero Atsegindegin izango da erromeria. Bestetik, eguerdiko 12:00etan hasita, herritar talde bat kalez kale kantari ere arituko dira Plaza Berritik abiatuta.