Portu auzoko haurrek ederki pasa dituzte neguko oporrak hainbat ekintzetan. Txistorra jaten hasi zituzten opor egunak, San Tomas egunaren bueltan, eta ondoren patinetan ibiltzeko tailerra, erroskila tailerra, umeentzako pelikula emanaldia eta Santa Barbarara mendi irteera izan zituzten. Denetan partaidetza haundia izan da eta lagunartean ezin hobeto pasa dituzte azken egunak. Oroitzapen zoragarriekin geratuko dira.