Tostako denboraldia laister hasiko da Gipuzkoako batel ligarekin eta traineru jaitsierekin, baina aurretik aulki mugikorrean hasi dira estropadak ibaien jaitsierekin. Bertan, Unax Uralde jubenil hernaniarra ari da partehartzen Orio Arraun Elkartearekin scull bikoitzean (bi arraunlari eta bakoitza bi arraunekin).
Denboraldia abenduaren 28an hasi zen, Bidasoa ibaiko uretan, eta Oihan Manterola taldekidearekin lehen postua lortu zuen, 19:59ko denborarekin. Minutu bat eta 58 segundoko aldea atera zieten Hondarribia Arraun Elkarteko bigarren ontziari.
Jubenil mailako azken denboraldia du aurtengoa hernaniarrak, eta udara honetan trainerura (seniorrekin) salto egiteko asmoa du.