Abenduaren 28an elkartu ziren 1964ean jaiotako hernaniarrak, eta bazkaldu ondoren egun ederra pasa zuten denak elkarrekin. 45 lagun inguruk hartu zuten parte 64an jaiotakoen bileran eta oroitzapen zoragarriak eraman zituzten etxera. Batzuk Hernanitik kanpo bizi dira, baina bueltatu ziren Eguberri bueltan bazkarian partehartzeko.