Bertso Latak egin du bere ibilbidea aurten ere, eta gaurko kale antzerkiarekin amaituko da aurteko edizioa ere. Egitarauaren barruan lau emanaldi nagusi izan dira, eta azken saioan, Kaxkoan zehar egingo dute kale antzerkia 12:30etan. Atzoko saioan bertso sorta bikaina entzun ahal izan zen.