Zinea aste honetan aldaketekin dator Biterira. Lehenengo saioa gaur izango da eta asteartera arte luzatuko dira saioak. Cónclave pelikula proiektatuko da eta gaurko bi saioak 19:30etan eta 22:30etan hasiko dira. Bihar 19:30etan izango da saio bakarra eta ikuslearen egunean, etzi asteartean, bi saio eskainiko dira 16:30etan eta 19:30etan. Ez da haurrentzako pelikularik proiektatuko.