Urte berria zinema eta antzerki ekitaldiekin hasiko da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 4a, 00:00

Xabier Zeberiok kontzertua eskainiko du.

Xabier Zeberio musikariak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 23an, iaz plazaratutako 'Pause' diskoarekin batera. 

 

Urte berriarekin batera urtarrileko kultur agenda plazaratu du Hernaniko Udalak. Bereziki, haurrentzako eta helduentzako, antzerkia, zinema eta kontzertuak izango dira 2025eko lehen hilabetean.

Lau antzerki emanaldi izango dira guztira. Lehenengoa ostegunean izan zen eta 'Teilatupean' antzerki obra eskaini zuten Lankuren eskutik. Aurrera begira, hiru antzerki obra aukeran: Paulo Txikiya Bertso-eskolak antolatutako kale antzerkia, 'Kariguri' antzerki obra Cia. Gira Magic-en eskutik eta Barrexerkaren 'Nahastumbury' lana. 

Musika ere ez da faltako hil honetan, erromeria eta kontzertuak izango dira, baita bertsoak ere. Gaur bertan bi hitzordu: urteberriko kontzertua eskainiko du Goiz Eguzki Abesbatza taldeak, bestetik, bertso jaialdia antolatu dute Paulo Txikiya Bertso-eskolako kideek. Bertsotan arituko dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Eñaut Martikorena eta Eneritz Artetxe. Urteberriko emanaldia Milagrosan izango da arratsaldeko 18:30etan hasita, bertsoak, berriz, 19:00etan Biterin. 

Gainontzean, beste hiru hitzordu musikaren munduan: urtarrilaren 11n kalez kale kantari ibiliko dira goizean zehar eta arratsaldean erromeria antolatu du San Joan Konpartsak, bestetik, urtarrilaren 23an Xabier Zeberioren kontzertua izango da Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. 'Pause' bere bakarkako laneko piezak entzuteko aukera izango da bertan. 

Literaturaz gozatzeko tartea ere izango da. Batetik, literatura feminismotik aztertzeko aukera izango da Udal Liburutegian urtarrilaren 14an: 'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat', Joyce Carol Oates-en liburuarekin. Bestetik, literatur solasaldi bana: Iñaki Petxarromanen 'Lehendakariaren alaba' eta Eli Shafaken 'La bastarda de Estambul'. 

Hil honetan, bi erakusketa ere izango dira ikusgai Biterin: urtarrilaren 10etik 18ra Palestinaren ingurukoa eta hilaren 20tik otsailaren 8ra bitarte 'Kulturatik genozidioa stop'. Erakusketak doan izango dira.

EGITARAUA HERNANI

URTARRILA

Urtarrilak 2 Haur antzerkia: 'Teilatupean' Lanku. 5 urtetik gorakoentzat. Biterin arratsaldeko 18:00etan hasita, sarrera 3,5 euroren truke. 55 minutuko iraupena du, eta euskeraz izango da. Sarreran leihatilan edo online.

Urtarrilak 2, 3 Komiki tailerra Axpirekin. 9 eta 13 urte bitartekoentzat. Udal Liburutegian goizeko 11:00etatik 12:30etara. Doan izango da, baina kopuru mugatua izango du eta izena eman behar da.

Urtarrilak 4 Urteberriko kontzertua. Goiz Eguzki Abesbatzaren eskutik, Milagrosan arratsaldeko 18:30etan. 

Urtarrilak 4 Bertso jaialdia. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Beñat 
Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe. Antolatzailea: Paulo Txikiya Bertso-eskola. Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrerak egunean bertan Biterin eskuratu ahal izango dira. 

Urtarrilak 5 Kale antzerkia, Paulo Txikiya Bertso-eskolaren eskutik.

Urtarrilak 5 Erregeen kabalgata, arratsaldeko 18:00etan.

Urtarrilak 9 Zinekluba: 'Yaddon IIaheyya' (2002), Elia Suleiman. jatorrizko hizkuntza izango da, baina espainierako azpidatziekin. Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera 3 eurotan, Biterin edo online.

Urtarrilak 10-18 Erakusketa: 'Pazlestina', Potemkin-en eskutik. Inaugurazioa 10ean.

Urtarrilak 11 Gaztelekuan: Eureka zientzia museora irteera.

Urtarrilak 11 Kalez kale kantari, Plaza Berritik 12:00etan.

Urtarrilak 14 Literatura feminismotik: 'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat', Joyce Carol Oates. Gidaria Alaine Agirre. Udal Liburutegian, 18:30etan.

Urtarrilak 14 'Pazlestina' erakusketa. Bideo hitzaldia: Nico Hadwa, Palestinako futbol selekzioko entrenatzaile ohia, ekonomia politikan aditua. Biterin, arratsaldeko 19:00etan.

Urtarrilak 15 Gaztelekuan: koloretako gatzen ontziak, 17:00etan.

Urtarrilak 15 'Palestina' erakusketa. Bideo hitzaldia: Amira Cheikh Ali, abokatu eta ekintzaile ezkertiar palestinarra. Biterin arratsaldeko 19:00etan.

Urtarrilak 15 Zinema: 'No Other Land' (2024), Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham, Rachel Szor. Jatorrizko hizkuntzan izango da, baina espainierako azpidatziekin. Biterin 19:00etan hasita. Sarrera 3 eurotan, Biterin edo online. 

Urtarrilak 16 'Pazlestina' erakusketa. Bideo hitzaldia: 1948.urteko Nakba eta Palestinako egoera gaur egun. 19:00etan, Biterin.

Urtarrilak 18 'Palzestina' erakusketa. Dokumentala: 'Atrocity Inc', nola saltzen duten Israelek Gazako hondamendia. Hitzaldia: Firas Alcharani, Siriarra, medikuntzan doktorea eta nazioarte analista. Milagrosan, 18:00etan.

Urtarrilak 18 Gaztelekuan: zinemara irteera arratsaldez.

Urtarrilak 20 - otsailak 8 Kulturatik genozidioa stop! erakusketa. Antolatzailea: Kultur Eragileak Palestinarekin.

Urtarrilak 21 Literatur solasaldia: 'Lehendakariaren alaba', Iñaki Petxarroman. Gidaria: Ane Mayoz.

Urtarrilak 23 Kontzertua: Xabier Zeberio, 'Pause'. Biterin, arratsaldeko 19:00tan. Sarrera 8 eurotan, leihatilan edo online.

Urtarrilak 25 Haur antzerkia: 'Kariguri' Cia, Gira Magic. Adin guztietarako. Biterin eguerdiko 12:00etan. Sarrera 3,5 euroren truke leihatilan edo online.

Urtarrilak 25 Gaztelekuan: sukaldaritza, crumble cookie. Arratsaldeko 16:30etan.

Urtarrilak 29 Gaztelekuan: bingo musikatua, 17:00etan.

Urtarrilak 29 Literatur solasaldia: 'La bastarda de Estambul', Eli Shafak. Gidaria: Slawka Grabowska. Udal Liburutegian, arratsaldeko 19:00etan gaztelaniaz.

Urtarrilak 30 Antzerkia: 'Nahastumbury', Barrexerka. Biterin arratsaldeko 19:00etan. Sarrera 8 eurotan, leihatilan edo online.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!