Mendizaleak prest dituzte urte berri honetarako erronkak, eta ez dute itxaroteko astirik. Urtea Hernani inguruko mendiak ezagutzen hasiko dira, hemengo bazterrak ezagutu aurretik kanpora juteko ohitura haundia baitago.
Horregatik, 2025eko lehen irteera Onddira egitea erabaki dute, Onddi-ko bira burutuz.
Urtarrilaren 12an egingo dute irteera eta goizeko 8:00etan ezarri dute hitzordua, Hernaniko Atsegindegi plazan.
Goizean goizetik abiatuta, guztira 16 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 5 ordu inguruko denboran. 350metroko desnibela gorantza eta beherantza, zailtasun bereziki gabeko ibilbidea izango da.
Antolakuntzatik ohiko material arrunta soilik eramatea gogoratu dute.