Elkarte arteko futbol topaketa, Santa Barbarak eta Elur Txorik

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 4a, 00:00

Elur Txorik irabazi zuen elkarte arteko futbol partidua.

Urtarrilaren 31n Santa Barbara eta Elur Txori elkarteko kide eta laguneko lagun arteko futbol partidua jokatu zuten Zubipen. Topaketa hauek antolatzen dituzten hirugarren urtea da, eta «duela hamarkada batzuk futbol partidua jokatzeko zegoen ohiturari eutsi nahi diogu». Elur Txoriko taldeak irabazi zuen partidua, eta ondoren, denek elkarrekin hamaiketako eder bat egin zuten elkartean, «hori baita topaketen helburua, elkarte arteko giro ona sustatzea», azaldu dute elkarteetako kideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!