Hernaniko errugbi taldeak urtero bezela, abenduaren 31n mariskada eta kroketak zozketatu zituen. Eguna zenbakiak saltzen ibili ostean, arratsaldeko 19:30etan ospatu zuten zozketa, Tilosetan. Une horretan lepo zegoen plaza. Zenbaki saridunak 1323 eta 1523 zenbakiak izan ziren. Urte zaharreko menua osatzeko eta urte berriari ongi etorria egiteko modu ezin hobea izan zen zozketako irabazleentzat.