Bertso Lataren jaialdia bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 3a, 00:00

Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe arituko dira kantuan

 

Bertso Lataren jaialdi nagusia egingo dute bihar, Paulo Txikiya Bertso-eskolako kideek antolatuta. Biteriko oholtzaren gainean arituko dira kantuan Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak lortzeko aukera bakarra egunean bertan izango da, Biteri Kultur Etxeko leihatilan.

Bertso latak egin du bere ibilbidea aurten ere, eta biharko jaialdiarekin eta etziko kale antzerkiarekin amaituko da aurteko edizioa ere. Egitarauaren barruan lau emanaldi nagusi izan dira, eta lehena abenduaren 20an egin zuten.

Etzi izango da azken saioa, eta Kaxkoan zehar egingo duten kale antzerkiarekin amaituko da edizio hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!