Udal Gobernuak Auzo Birari ekingo dio urtarrilaren 9an, herritarrekin partekatzeko gobernu planaren egoera. Hernaniko auzo guztietako herritarrekin elkartu eta beraiekin batera gobernu planaren jarraipena egitea da egitasmoaren helburu nagusia. Eremu bakoitzari dagozkion proiektu eta egitasmoetan sakontzeko abiarazitako proeiktua da Auzo Bira, eta hilaren 9tik 30era bitarte izango dira auzoetako bilerak.
Auzo Birak zapi bilera izango ditu guztira, eta guztietan parte hartuko dute Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Lukas partaidetza zinegotziak, gobernu taldeko zinegotziek lagunduta.
Gobernu taldeak Auzo Bira urtero egiteko konpromisoa bere egiten du, auzotarren iritzi eta proposamenak jasotzeko. «Auzo Bira egiatearen arrazoietako bat da Udalak herritarrengana hurbiltzeko bideak erraztea, baita udalgintza urrun samar duen haiengana. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatzen ditugu egitasmoan parte hartzera», azaldu du gobernu taldeak.
AUZO BIRA HERNANI GAUR Urtarrilak 9 Sorgintxulo, Jauregi, Latsunbe, Marieluts, Urbieta 16-18, Eduardo Chillida, Galarreta. Langile Ikastolan (Meabe eraikina), 18:30-20:00. Urtarrilak 13 Sagastialde auzoa, Sagastialde berri auzoa, Antziola 31-116, Iturmendi azuoa, Bestizal kalea, Etxeberri, Florida 46-161. Haurreskolan, 18:30-20:00. Urtarrilak 15 Argarain, Oriamendi, Perkaiztegi, Bidebieta, Montebideo, K. Labaka, Gabriel Zelaia, Antziola 1-18 eta 24-30, Mañe i Flaquer, Gartzia Goldaratz, Florida 1-20. Burujabetzen Etxean (Florida 28), 18:30-20:00. Urtarrilak 20 Andre Kalea, Atzieta, Nagusia, Ezkiaga, Gudarien plaza, Napar Kalea, Aimar Elosegi, Iturriaga, Plaza Berri, Zapa, Elkano, Izpizua, Txirrita, Oartzu, Orkolaga, Urbieta 1-20, Aristizabal, Agustindarren plaza, Florida. Biteri Kultur Etxean, 18:30-20:00. Urtarrilak 23 Martindegi, Akarregi, Karabel, Oleta plaza, Balantxa kalea, Portu, Ibarrolaburu-Lorenza, Elizatxo behekoa, Zikuñaga, Osinaga bailara. Elizatxo ikastolan, 18:30-20:00. Urtarrilak 27 Lizeaga, Larramendi, Victor Hugo, Onddi kalea, Lizarraga, Madalena, Tellerigain, Antsorena Anaiak, Elizatxo goikoa, Santa Barbara, Txantxilla, Iturregi, Karobieta, Sandiusterri. Urumea Ikastolan (Gay Mur eraikina), 18:30-20:00 Urtarrilak 30 Epele bailara, Lastaola, Ereñotzu bailara, Pagoaga bailara. Ereñotzuko ludotekan, 19:15-20:45. |