Bihar izango du urte berriari ongi etorria emateko kontzertua Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 3a, 00:00

Goiz Eguzki abesbatza gabonetako kontzertuan.

«Ilusio haundiz prestatu dugu biharko emanaldia eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu ospakizun honetara».

 

Abendu osoan zehar atsedenik gabe ibili dira kantari Goiz Eguzkiko kideak eta bihar urte berriari ongi etorria emateko kontzertua eskainiko dute Milagrosan. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta «ilusio haundiz» prestatutako saioa izan dela azaldu dute abeslariek. Hau horrela, «herritar guztiak» gonbidatzen dituzte biharko hitzordura.

Abenduan alde batetik bestera ibili dira abesbatzako kideak kantuan. Abenduko lehen kontzertua Donostian egin zuten, Antiguoko parrokian eta bertan abestu zuten Ozenki abesbatzakoekin batera. Abenduaren 18an berriz, urtero Kantuz abesbatzak antolatzen duen Gabon Kanten topaketan hartu zuten parte, Hernaniko parrokian. Bertan, beste bost abesbatzekin batera aritu ziren kantuan. Gabon egun bezperan, Sandiusterrin egin zuten bisita, eta giro bikainean abestu zituzten gabon kantak. Ondoren, kale buelta ere egin zuten herriko bazterrak alaituz. 

Abenduko erritmoari jarraituz, bihar egingo dute 2025eko lehen kontzertua, Milagrosan. Bertan, gizonak alde batetik bi kanta abestuko dituzte Javier Zubimendi zuzendari dutela eta ondoren emakumeek beste bi kanta abestuko dituzte Ixiar Zubimendiren gidaritzapean. Bukatzeko, denek batera kantatuko dute Vinaixa Gartzia zuzendariakin eta estilo ezberdinetako abestiak interprertatuko dituzte, gabon kantak barne. 2025erako gogoz daude abeslariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!