Sagarrik onenak Zabaloeneakoak, Donostian eta Elgoibarren

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 2a, 00:00

Hernaniko Zabaloenea baserria sariak jaso eta jaso ari da Gabon festetan. Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunez, Donostiako fruta eta barazki onenen lehiaketan nagusitu zen eta pasa den larunbatean, Elgoibarko Gabon Zahar Ferian, fruta postuetan, Zabaloeneako Maddi Iradi izan zen irabazlea, eta 600 euroko saria jaso zuen. Maddi Iradik eta Neike Goñik jaso zituzten bai batean eta bai bestean sariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!