Giro ederrean amaitu zuten 2024garren urtea Hernaniko San Silbestrean parte hartu zuten 283 korrikalarik. Aurtengoa oso jendetsua izan zen eta gero eta festa giro erakargarriagoa izaten da urteko azkenengo lasterketa.
Koadrilak mozorrotuta, festa giroan, familia eta lagunen artean ospatu zuten Urte Zaharreko lasterketa. Emaitza kasu hauetan ez da garrantzitsuena izaten, baina izaten da esanguratsua eta askori gustatzen zaio lehiatzea. Onenen artean Xabat Pastor eta Maria Prieto izan ziren azkarrenak. Pastorrek 12 minutu eta 39 segundotan amaitu zuen lau kilometrora iristen ez den ibilbidea. Segundo batera sartu zen Mikel Martin.
Errazago irabazi zuen Maria Prietok nesken lasterketa. 13 minutu eta zazpi segundo behar izan zuen amaitzeko eta sailkapen orokorrean ere sei aurrenekotan iritsi zen.
Aurten antolakuntza Gazte Asanbladaren esku izan zen. Palestinaren aldekoa aldarrikapena izan zuen.