Sare-k postua jarriko du gaur Kaxkoan. Goizean 12:30etatik 14:30ak arte egongo da postua zabalik. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara. Postuan banderolak, egutegiak eta urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobus txartelak salduko dituzte. Bilbora joateko autobusen prezioa 15eurokoa da, eta arratsaldeko 15:00etan abiatuko da Atsegindegitik. Tiketak Garinen egongo dira eskuragarri urtarrilaren 9ra arte.