Abenduaren 24ko arratsaldea beti bezain berezia izan zen. Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso zuten bailarako haur guztiek, eta haiekin hitz egin ahal izan zuten.
Auzoetara jaisteko tartea ere topatu zuten bi protagonistek; Karabelen, esaterako, auzoa zeharkatu eta haurren gutunak hartzen ibili ziren!