Urteroko ohiturei jarraituz, 2024a borobiltzeko irteera berezia antolatu zuten JOCC Hernani txirrindulari elkarteko zikloturistek. Hernanitik Alkizarainoko bidea egin zuten ostiralean, 38 kilometro osatuta.
Goizean abiatu ziren bertara, eta talde giro onean osatu zuten kirol saioa. Ondoren, indarrak berreskuratzeko asmoz, Goiz Eguzkira itzuli ziren taldekide guztiak, bertan hamaiketako eder bat egiteko: «Denboraldiko oroitzapenak partekatuz ibili ginen bertan, kontu kontari».
JOCC-eko kideek atsedenaldi labur bat izango dute orain, eta datozen hilabeteetan ekingo diote urte berrirako prestatu duten egitarauari.