Hernaniko Ernaik deituta, herriko gazteen talde argazkia aterako dute gaur Hatortxu Rock jaialdian, Atarrabian. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute zita, sarreran. Abenduaren 31rako, berriz, beste argazki bat egiteko hitzordua jarri du Ernaik, kasu horretan Hernanin bertan: elkartasun gazte argazkia aterako dute Tilosetako eskaileretan, iluntzeko 20:00etan.