Duela 15 urte Kronikan

Hernani txapeldun, bere errekorra hautsita

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 27a, 10:03

2009ko abenduaren 27ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Arkaitz Goñi, Xabier Errazkin eta Sergio Roman EiTB Trindoor txapelketako historian geratuko dira, eurek irabazi baitute txapelketaren lehendabiziko edizioa. Hernaniko hirukoteak, finalerdietan eurek jarri zuten errekorra hautsi zuten atzo, Miramonen, plato-bete animatzaileren aurrean, eta beste hiru talde haundiren kontra: Azpeitia, Villabona eta Tolosa. 15 minutu eta 10 segundu behar izan zituzten, aurrekoan baino 12 segundu gutxiago.

Badu txapelduna EiTBk antolatutako lehenengo Trindoor txapelketak: Hernani. Zehatzago esan da, Arkaitz Goñi, Xabier Errazkin eta Sergio Roman. Faborito ziren atzo jokatu zen finalerako, eta ez zuten hutsik egin, azpeitiarrak arnas batera geratu baziren ere. Arkaitz Goñik «kalkuluak pentsatu bezala» atera zirela esan zuen, eta ez da makala, aurreko marka 12 segunduan ondu, eta azpeitiarrei 2 segunduko aldea kendu baitzieten. Hernaniarrek 15 minutu eta 10 segundu behar izan zituzten lanak bukatzeko. Goñik 2’54’’an egin zuen ergometroko kilometroa; Errazkinek 6’25’’ean egin zituen bizikletako 5 km-ak; eta Romanek, bere marka 3 segundu hobetuta, 5’51’’an egin zituen 2 km. Ez zen gutxi kostea, baina zapore ederreko garaipena izan da hernaniarrena!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!