Neguko arropa eta manta bilketa bihartik, Etxebizitza Sindikatuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 27a, 00:00

Hernanin, Plazako Sagastiberri Tabakoak dendan egingo dute bilketa, urtarrilaren 3ra arte; eta gaztetxean banaketa, hilaren 4an.

Behar gehien dutenentzat, neguko arropa eta manta bilketa jarri du martxan Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistaren Etxebizitza Sindikatuak. Hernanin eta Andoainen egingo dute bilketa, bihartik aurrera.

Hernanin, Gudarien Plazako Sagastiberri Tabakoak dendan bilduko dituzte arropa eta mantak, bihar hasi eta urtarrilaren 3ra arte, zazpi egunez, dendaren ordutegian. Andoainen, berriz, bihar bakarrik egingo dute bilketa, Igara espazioan (Eskola kalea 4, behea): goizeko 10:30etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

 

Banaketa, urtarrilaren 3an Andoainen eta 4an Kontrakantxa gaztetxean

Behin neguko arropa eta manta bilketa bukatuta, bi herri ho­rietan egingo dute banaketa ere. Urtarrilaren 3an izango da Andoainen, Igara espazioan ber­tan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Eta hurrengo egune­an banatuko dituzte arropa eta mantak Hernanin, Kontrakantxa gaztetxean, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Bilketari buruzko informazio gehiago nahi duena, edota za­lan­tzaren bat duena, Etxebizitza Sin­­­dikatuarekin jarri daiteke ha­­rre­manetan, 624 874 407 telefonora deituta, esindikatua.buruntzaldea@gmail.com helbidera idatzita, edota Buruntzaldeko Kon­tseilu Sozialistaren sare sozialetako kontuen bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!