Urtero bezala, sekulako saskia zozketatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, bazkide kuota ordaindu duten familien artean; eta aurtengoan, Salaberria-Arruti familia izan da irabazlea. Produktuz gainezka egiten duen saskia ez ezik, aparte jasotako iberiko sorta ere eraman diete etxera, albiste honen argazkian kabitu ere egiten ez dena (osorik ikusteko kuriositatea baduzue, sartu kronika.eus webgunean).