Abenduaren 24an urteroko erronda egin zuten Hernaniko Bertso Eskolako kideek, sagardotegietako bidean barrena. Bertso Latako egitarauak larunbatean izango du jarraipena, Xalaparta elkarteko afariarekin. 90 pertsona elkartuko dira bertan, Amets Arzallus eta Sustrai Colina entzuteko.