Gipuzkoako txapeldunorde izan dira Adur Salaberria eta Enara Urdangarin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 26a, 00:00

Adur Salaberria eta Enara Urdangarin, jasotako sariekin, finalaren ondoren.

Errendimenduko pala txapelketaren finala jokatu zuten, baina galdu egin zuten Oianguren kontra.

Finala jokatu zuten Adur Salaberria eta Enara Urdangarin palista hernaniarrek, joan den asteburuan, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Infantil mailan aritu ziren, 'Ikus' pelotarekin, igande arratsaldean, Donostiako Altza auzoko frontoian. 

Ligaxkan Ilunperi aurrea hartuta, finalerako txartela lortu zuten hernaniarrek, eta Oianguren kontra aritu ziren, txapelaren lehian, baina 30-10 galdu zuten. Ligaxkan bezala, finalean ere indartsuago aritu zen Aritz Maiorak, Xuban Sardonek eta Josu Soberonek osatutako hirukote ordiziarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!