Palestinar erresistentziaren aldekoa izango da aurtengo San Silbestrea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 24a, 00:00

Ohiko taldeak ezin zuenez, Hernaniko Gazte Asanbladak hartu du San Silbestrea antolatzeko ardura.

Aurtengoan ere urtea korrika agurtzeko aukera izango dute hernaniarrek; antolakuntza taldea aldatu arren, San Silbestrea izango baita abenduaren 31n. Hernaniko Gazte Asanbladak hartu du lasterketa prestatzeko ardura, eta ohiko 4 kilometroko lasterketaz gain, haurren bi lasterketak ere mantenduko dituzte.

Lasterketa nagusia 17:30etan hasiko da, eta dortsalak egunean bertan eskuratu ahalko dira, 15:00etatik aurrera, plazan bertan. Ohiko modura, bertan izango ditu lasterketak irteera eta helmuga. Haurren lasterketak, berriz, 16:50etan eta 17:00etan izango dira.

Kontrakantxatik nabarmendu dute horrelako jarduera bat antolatzeko «garrantzitsua» dela herritarren laguntza. Hortaz, boluntario gisa jardun nahi duenak euren sare sozialetara (Instagram eta X) idazteko aukera dauka.

San Silbestrea prestatzeko bilera irekia, ostegunean

Lasterketaren azken kontuak antolatzeko bilera irekia antolatu du Gazte Asanbladak. Ostegunean izango da, goizeko 11:00etan, Kontrakantxa gaztetxean. Parte hartu nahi duen orori luzatu diote bertaratzeko gonbidapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!