Joan den ostiralean egin zuen bere urteroko saioa Hernani Musika Eskolak, Gabon kantuez alaitzeko herriko kaleak eta plazak. Asmo horrekin abiatu ziren Atsegindegitik, baina Biterin osatu behar izan zuten saioa azkenean, eguraldiagatik. Behintzat, Biteriko plazan saiotxo bat egitea baimendu zien euriak, ordu erdiko aterrunearekin, babesera sartu aurretik.