Urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak salgai, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 00:00

Urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak gaur jarriko dira salgai, Biterin eta baita onlin ere: kultura.hernani.eus. Haurrentzako bi antzerki egongo dira, alde batetik 'Teilatupean' urtarrilaren 2an arratsaldeko 18:00etan. Bestetik, 'Kariguri' urtarrilaren 5ean eguerdiko 12:00etan. Helduentzako antzerkia ere eskainiko da, Barrexerkaren 'Nahastumbury' urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan. Bestalde, musikaz eta zineaz gozatzeko aukera ere egongo da. Urtarrilaren 23an Xabier Zeberioren 'Pause' bakarkako lana izango da eta urtarrilaren 9an, 'Yaddon IIaheyya' film palestinarra zineklubaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!