Gaur izango da Kanika aisialdi taldeak antolatu duen gabonetako truke azoka solidarioa, Atsegindegi plazan. Familian egiteko plan bikaina ere izango da, haurrentzako txoko bat ere izango baita.
Truke azoka solidarioa antolatu dute hernaniarrek, goizeko 11:00etan irekiko da eta 13:00era arte egongo da azokan parte hartzeko aukera. Bertan, etxean erabiltzen ez diren arropa, jostailu edo liburuak jasoko dituzte gazteek. Gauzak jasotzeko aukera egongo da, eta banatzen ez dena, elkarte batera bideratuko dute. Bestalde, janari bilketarik egingo ez dela ohartarazi dute.
Gainera, bilketaz gain, etxeko txikiek ere jolasteko eta ondo pasatzeko tartea izango dute. Izan ere, marrazteko, eskulanak egiteko eta jolas dinamikoak egiteko postuak jarriko dituzte Kanikako kideek.
Herritar guztiak azokara bertaratu eta parte hartzeko deia zabaldu dute.