Beste urte batez, gabon erronda herrikoia antolatu dute, Hernaniko ikasle ezberdinekin batera. Guztira hiru ibilbidek musikaz eta kantuz beteko dituzte Hernaniko kaleak, eta denek bat egingo dute eguerdiko 12:00etan Gudarien plazan.
Goizeko 10:30etan Haur Hezkuntzako ikasleak Atsegindegitik, Lehen Hezkuntzako ikasleak Portutik eta Aratz ikastolako ikasleak Txantxillatik abiatuko dira, eta bakoitzak Hernaniko plaza eta kale ezberdinetatik egingo du itzulia.
Aurtego kalejira ere «ilusioz» prestatutako ekimena izan dela adierazi dute antolatzaileek, eta biharko egunean kalejirarekin batera parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.
Hiru ibilbideetan izara aterako dute, eta eskean lortzen dutena Pausoka Elkartearentzako izango dela argitu dute.
Talde guztiek ibilbidea amaituta, Gudarien plazan elkartuko dira, eta elkarrekin kantuan emango diote amaiera kalejirari.