Joana Ortega Barrenetxeak diskoa kaleratu berri du: 'Goizeko izarrak'

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 00:00

Hernaniarrak herri musika pianoarekin ere jo daitekeela erakutsi nahi izan du lan honetan.

 

Joana Ortega Basterretxea pianojole hernaniarrak diskoa kaleratu berri du: 'Goizeko izarrak'. Berak ekoiztutako diskoa izan da, eta batik bat, herri musika pianoarekin ere egin daitekeela demostratu nahi izan du lan honetan.

Diskoa osatzen duten piezetan, pianoa ez ezik, txistua eta panderoa ere entzun daitezke, eta horretarako beste bi musikariren laguntza izan du Ortegak: Ixiar Jauregi panderojolearena zein Jagoba Astiazaran txistulariarena. Diskoa osatzeko bidea luzea izan den arren, emaitzarekin oso pozik dagoela adierazi du Ortegak.

Diskoak hamabi kantu barnebiltzen ditu, Goizeko izarrak izenburupean. Diskoaren izenak bere «etxeko bi txikiei» egiten die erreferentzia, eta beraiei eskaini nahi izan die lan hau. «Goizeko izarra asko maite dudan abestia da, gure etxean asko abesten zen, eta hunkitzen nauen abesti bat da». Aspalditik zuen Ortegak doinu hauek uztartzearen ideia, eta ondokoek ere probatzeko bultzada eman zioten: «Zergatik ba ez dut joko fandangoa edo arin-arina pianoarekin?», dio hernaniarrak.

Etxeko guztiek odolean musika daramatela azaldu du hernaniarrak: «Gogoan dut lehengusuekin pianoa jotzen nuen garaia, Gaueko izarra ere jotzen genuen. Aitak diktaketak ere egin zizkigun txikiak ginenean, hortaz orain konturatu naiz».

Diskoa erosteko aukera dago Hernaniko Txantxilla kafetegian eta Pelotadendan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!