Loteriaren irabazleak iragartzeko eguna izan zen atzokoa; irratian eta telebistan etengabeko jakin-mina zegoen. Baina, Hernanin ere izan zen zer ospatu. Portu auzoan, urtero lez, saskia zozketatu zuten, eta Ainhoa Urkia izan zen irabazlea. Saski ederra eraman zuen etxera, familiarekin eta inguruko lagunekin dastatzeko.