Hernaniko Udalak jakinarazi du bihar eta 31n hondakinen bilketa ordutegian aldaketak izango direla erdiguneko hainbat kaleetan. Zehazki, aldaketak izango dira: Kale Nagusian, Gudarien plazan, Atzieta kalean, Felipe Sagarna Zapan, Plaza Berrian, Ezkiaga pasealekuan eta Iturriaga kalean. Beraz, kale hauetako bizilagunek papera eta kartoia arratsaldeko 20:00etatik gaueko 22:00etara atera beharko dute bi egun horietan.