Udalak eta Herburu konpartsak hitzarmena sinatu dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 00:00

Herenegun sinatu zuten Hernaniko Udalak eta Herburu konpartsak hitzarmena lehenengo aldiz. Lau urtetarako hitzarmena da eta Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Aiestaran Herburuko lehendakariak sinatu zuten adostasuna.

Modu honetan, Herburuk bere ekimenak aurrera eramateko beharrezko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bestalde, Hernaniko herriak festa nagusietan erraldoi eta buruhaundien parte-hartzea bermatua izango du hitzarmen honen bitartez; besteak beste, san Joanak, inauteriak edota Euskal Jaiak. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!