Errege kabalgatarako haurren mozorroak jaso ahal izango dira hilaren 26an eta 27an. Errege desfilean paje gisa parte hartu nahi duen haur orok, ostegunean eta ostiralean izango du jantzia jasotzeko aukera. Mozorroak Berriak-en lokalean jaso beharko dira, Andre Kale, 30 helbidean. Lokala goizeko 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.