Bihar jarriko dira urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak salgai, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 00:00

Haurrentzako 'Teilatupean' antzerki emanaldia izango da urtarrilean.

Haurrentzako eta helduentzako antzerkia, kontzertua eta zinema izango dira Hernanin.

 

Urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak bihar, astelehena, jarriko dira salgai, Biteri Kultur Etxean zein kultura.hernani.eus webgunean. Haurrentzako eta helduentzako antzerkia, kontzertua eta zinema izango dira Hernanin.

Herriko txikienentzako 'Teilatupean' antzerki obra eskainiko da. Lehenengoa urtarrilaren 2an izango da arratsaldeko 18:00etan, eta Maren Basterretxea, Maite Aizpurua eta Uxue Alkortak antzerki obra lana eskainiko dute. Zehazki, 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzendua dago eta 55 minutuko iraupena izango du. Bigarrena, helduentzako antzerkia izango da: Barrexerkaren 'Nahastumbury'. Urtarrilaren 30ean izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Musikak ere izango du tokia urtarrilean, izan ere, urtarrilaren 23an, 'Pause' Xabier Zeberioren bakarkako lehen lanaren aurkezpena izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Bestalde, Hernaniko zineklubak 'Yaddon llaheyya' film palestinarra eskainiko du urtarrilaren 9an, 19:00etan. Jatorrizko hizkuntzan ikusiko da, baina espainierako azpidatziekin.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!