Hernaniko udal zerbitzuetan aldaketak izango dira datozen egunetan. Urtarrilaren 7ra Herritarren Harrera Zerbitzua (HHZ) goizez bakarrik egongo da irekita (jai egunetan, itxita). Etzi, astelehenean, igerilekuak itxita egongo dira, 14:00etatik aurrera, egin beharreko konponketa bat dela eta. Bestetik, hurrengo asteartetan (abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 7) Oleta 25eko Autokonponketa Tailerra itxita egongo da.